BERT HELLINGER

Gaur egun Bert Hellinger alemaniarra erreferente bihurtu da psikologia, filosofia eta garapen pertsonalaren arloan, pertsonaren ongizatean eta giza erlazioetan eginiko sakoneko aportazioengatik. Konstelazioen metodologiaren sortzaile, pertsonarengan familiak duen garrantzia eta eragina aztertu eta “Maitasunaren ordenak” deritzon oinarriak garatu ditu.Filosofia, pedagogía eta teologian aditua, azken hiru hamarkadatan oso ezaguna egin da bere lana bai arlo terapeutikoan eta baita pedagogikoan ere. Edozein sistematan eta giza erlaziotan sortzen diren dinamikak bideratzeko bidean Konstelazio Familiarren metodologia garatu du, gaur egun arrakasta handiz aplikatzen ari dena.Giza erlazioak eta “espirituaren mugimenduak” deritzon arloa garatu nahian Hellinger Sciencie sortu du, Sophie Hellinger emaztearekin batera.Bere aurkikuntzak eta aportazioak hainbat liburutan jaso ditu (ikus Argitalpenak) eta gaur egun, 87 urterekin, bere jakinduria munduko hainbat herrialdetan partekatzen jarraitzen du.
www.hellinger.com

Konstelazio Familiarren menua

>Sailtasunak bideratzu
Banakako Kontsulta Hurrengoko Saioak
>Bert Hellinger Bibliografia