IKUSPEGI SISTEMIKOA

Ikuspegi sistemikoak pertsona dagokion kontestuaren barruan ulertzea proposatzen du, bere jarrera, jokabide, sentimendu eta emozioekin.  Hainbat sistemaren partaide gara pertsonak, eta guzti hauen artean familia da garrantzitsuena, eragin handiena duena.

Sistema oro berez dinamikoa da: partaideak intererlazionatuak daude, erlazio aldagarriak direlarik. Giza sistemak ordena edota berezko arau batzuen arabera egituratzen dira; hauek kontuan hartzen ditugun heinean partaideen ongizatea erraztuko da (“Maitasunaren ordenak”, Bert Hellinger).

Gure familian ditugun lotura emozionalak, eta senide hauen ongizate eta helmugek, eragina dute gure ongizatean, nahiz eta batzuetan lotura hauek inkonszienteak izan. Gure arbasoek bizi izandakoak gure bizitzeko modua ere baldintzatzen du, gure jokabideetan, jarreratan, sentimenduetan, indarrean eta baita ahultasunean ere.