KUDEAKETA SISTEMIKOA ERAKUNDEETAN

HELBURUA:Lantaldeen kudeaketarako ikuspegi berri bat eskaintzea,  pertsonen inplikaziorako baliabideak eskainiz. Kudeaketa Sistemikoak informazio sakona ematen digu, erakundearen sendotasunak eta ahultasunak kontuan hartuz, egoera disfuntzionalak agerian utziz eta hobekuntzarako estrategiak zehaztuz.

Ikuspuntu sistemikoaren bidez, partehartzaileak  jestiorako duen gaitasuna eta ikuspegia garatuko  du, lantaldeen zuzendaritza eta kudeaketa eraginkortasunez burutu ahal izan dezan, pertsonen inplikazioa lortuz.

Sistemaren eta taldearen egituraketan sakonduko dugu, oreka lortu nahian, taldearen eta erakundearen helburuei begira.

 

KONPETENTZIAK:

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Lantaldeak modu eraginkorrean kudeatzeko, partaide diren pertsonen arteko kohesioa bultzatuz eta helburuekiko inplikazioa bideratuz.
  • Konponbide aproposak garatzeko eta aplikatzeko, estrategia berriak zehaztuz..
  • Egoera disfuntzionalak eta sakoneko dinamikak ulertzeko.
  • Arazo eta egoera gatazkatsuak bideratzeko, sistema osatzen duten elementu eta partaide guztiak kontuan hartuz.
  • Lantalde eraginkorrak egituratzeko.

Gehiago irakurri