IÑAKI ARANA OREGI

Aholkulari sistemikoa, konstelazio metodologian diplomatua da, Hellinger Science-n, eta beste batzuen artean, Bert Hellinger, Svagito Liebermeister, Vedanta Suravi, Rakasa Lucero eta Peter Bourquin-ekin formatu da.

Enpresa Zientziatan eta Psikologian lizentziatua, gestioan hamasei urteko esperientzia trinkoa bizi ondoren, giza harremanen arloan murgildu da azken hamabost urteetan, Gestalt terapia, Osteopatia  eta garapen pertsonalerako baliagarriak diren hainbat metodologia landuz. Ikuspegi sistemikoa du ardatz eta bereziki Konstelazioen lan metodologia.

2003. urtean hasita, Konstelazio saioak gidatzen ditu, eta ikastaro bereziak ere osatzen ditu ikuspegi sistemikoa oinarri izanik. Bai garapen pertsonalera begira eta baita enpresen garapenera bideratuak ere.

Gaur egun, CUDEC Pedagogia Sistemikoaren eta Konstelazio Familiarren Formakuntzak zuzentzen ditu Euskal Herrian, Mexikoko Dr. Emilio Cárdenas Unibertsitatearekin elkarlanean; aldi berean, hausnarketarako gune berriak bultzatuz eta sortuz, bai hezkuntza arloan, osasun arloan eta organizazioen arloan ere.

Giza sistemak aztertuz, bai arlo pertsonalean  (Konstelazio familiarrak) eta baita erakundeetan egiten ari den lana ezagutzera gonbidatuak zaudete. Pertsonen arteko erlazioan harremanek dituzten berezitasun eta ezaugarrietaz jabetzeko modu argia eta eraginkorra da Konstelazio metodoa, pertsona berrindartzeko bidean.