Kudeaketa Sistemikoa

Edozein erakunde edo organizaziotan balore printzipala pertsonak dira. Dagozkion funtzioak betetzeko dituen ezaugarri eta ahalmenez gain, pertsonak bere ongizatean du oinarrizko giltza jarrera baikor eta irekia izan dezan, lankideekin enpresaren helburuei begira jarri ahal izateko.Erakundeen kudeaketa sistemikoak organizazioan ixilean edota azpitikan jarduten ari diren sakoneko dinamikak aztertzeko aukera eskaintzen digu, ez-funtzionalak diren eragiketak eta operazioak azaleratuz.Organizazioak sistema nagusi bat osatzen du partaide asko izanik bere barnean, bai pertsonak eta baita baliabideak. Aldi berean sistema txikiagoaz osaturik dago, pertsonak taldetan antolaturik bait daude erakundearen helburu nagusia bete nahian.Erakundearen indarra eta sendotasuna erakusteaz gain, kudeaketa sistemikoak ahuleziak eta hobetu beharrekoak erakutsiko dizkigu, bertan sortzen diren erlazioak eta loturak aztertuz eta konponbiderako mugimenduak eta egin beharrekoak proposatuz.Enpresan aurretik arrakastaz erabiltzen diren beste metodologien osagarri eta aberasgarri da ikuspegi sistemikoa, giza taldeetan oreka lortzen lagunduko duena, non pertsonak aintzat hartuak eta motibatuak sentituko diren eta erakundearen helburuekin konprometituak.


Erakunde – arloa
>Zertaz datza Kudeaketa Aholkularitza
Coaching Trebakuntza Bibliografia